2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Txitxi-burduntzi eguna

Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko usadio zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik egiten zen ospakizuna, inauteriigandeko aurreko igandean. Tradizio hau bizirik dago Bizkaiko hainbat herritan (TxorierrinHego UribenZeberionErandionArratianDurangaldean...).
Egun honetan jendea mendira joaten da, sua prestatu, txitxi-burruntzi edo zotz batean iltzaturiko haragi puskak, txorizoatxistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen dira.
Gaur egun, nahiz eta txerri-hilketarik ez egin, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago, batez ere Bizkaian eta ikastegien artean nahiko zabalduta dago.
Txitxi-burruntzi eguna kanpoan (mendian zein toki irekian) une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein senitartekoekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin. Esan dezakegu ere, nolabait, egun honek inauteriko ospakizunei hasiera ematen diela (toki batzuetan Txitxi-burruntzi eguna Eguen Zuri deritzon Inauteriko astean ere ospatzen da).
Haur hizkeran "txitxi" haragia da. Aldi berean Bizkaiko erdaldunen artean "txitxi" hitzak esanahi eta erabilera berdina du.

Aurten gure ikastola izango da Elorrion egingo den txitxiburduntzia prestatzeko ardura hartuko duena. Igande honetan, otsailak 4, goizeko 10:00etan bilduko gara herriko plazan.

Zatoz bertara!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina