2018(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

HH eta DBH elkarrekin jolasean

Azken ikasturteetan bezala, aurten ere, DBHko ikasleek 4-5 urteko umeekin jolastu dute, euskal jolasak erakutsiz. Aberasgarria izan da benetan; euskal jolasak ikasteaz gain, nagusiek bai txikienek, elkarrekin hartu emanetan aritzeko aukera izan dutelako. Hona hemen horren adierazgarri diren argazkiak.





2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

Mona Lisa Misioa



Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.
Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.


  • MOTAIkus-entzunezko emanaldia
  • DATAMaiatzak 27
  • ORDUTEGIA17:00
  • LEKUAErmua Antzokia
    Iparraguirre z/g
    Ermua
  •                             3€

Books alive!



Books Alive! Scritch Scratch


Ustekabean intsektu batzuen erasoa jasotzen duen gela baten istorio dibertigarria kontatuko dizu Catalinak. Gainera, margotzeko modu originalak ezagutuko dituzu.
Maiatzak 26, larunbata, eta 27, igandea
11:30-13:30: 15 laguneko taldea
Adina: 6-11 urte
Hizkuntza: ingelesa

2018(e)ko otsailaren 3(a), larunbata

Material bilduma

Oraingoan, euskal ipuin, abesti eta olerkien txoko baten berri eman nahi dizuegu, seme-alabekin lantzeko, kantatzeko edo une atsegin bat pasatzeko. Hona hemen euskarazko material bilduma biltzen duen helbidea:

https://hitzketa.webnode.es





Sartu eta arakatu!

2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Otsaileko esaldi zuzentzailea


San Blas eguna

San Blas jaia


San Blas jaia otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, Euskal HerrianSan Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur  baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan. Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan 9 egunez janzten direnak (otsailaren 3a barne), eta gero kendu eta erre egiten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak, katarroak eta eztarriko edozein infekzio prebenitu egiten dituztelakoan. Egun honetan santuaren omenez, hainbat nekazal azoka antolatzen dira. Abadiñokoa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. 

San Blas jaian bedeinkatutako kordoiak.                               San Blas opilak. 


Santa Ageda jaia

Santa Agata jaia

Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezperaAgate Deuna jaiaSanta Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendetik azken hamarkadetatik emakumeengana eta adin talde guztietara zabaldu zen ospakizuna. Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere; herri batzuetan, Eskoriatzan tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.
Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera. Hala, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Elorrion honen ardura hartzen duen taldea Iturrizoro da eta aurten, goizean irtengo da plazatik kantuan egitera. Irteera ordua goizeko 11:45 izango da. Animatu Santa eskean abestera!

Txitxi-burduntzi eguna

Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko usadio zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik egiten zen ospakizuna, inauteriigandeko aurreko igandean. Tradizio hau bizirik dago Bizkaiko hainbat herritan (TxorierrinHego UribenZeberionErandionArratianDurangaldean...).
Egun honetan jendea mendira joaten da, sua prestatu, txitxi-burruntzi edo zotz batean iltzaturiko haragi puskak, txorizoatxistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen dira.
Gaur egun, nahiz eta txerri-hilketarik ez egin, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago, batez ere Bizkaian eta ikastegien artean nahiko zabalduta dago.
Txitxi-burruntzi eguna kanpoan (mendian zein toki irekian) une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein senitartekoekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin. Esan dezakegu ere, nolabait, egun honek inauteriko ospakizunei hasiera ematen diela (toki batzuetan Txitxi-burruntzi eguna Eguen Zuri deritzon Inauteriko astean ere ospatzen da).
Haur hizkeran "txitxi" haragia da. Aldi berean Bizkaiko erdaldunen artean "txitxi" hitzak esanahi eta erabilera berdina du.

Aurten gure ikastola izango da Elorrion egingo den txitxiburduntzia prestatzeko ardura hartuko duena. Igande honetan, otsailak 4, goizeko 10:00etan bilduko gara herriko plazan.

Zatoz bertara!

2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

"Gu (ez gaude bakarrik)" umeentzako antzezlana



“Gu (ez gaude bakarrik)” gizakiak klima aldaketan duen influentziari buruzko fabula bat da.
Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakia naturaren parte bezala bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du. Baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da.
Gizon tximiniek mundua erabat leku grisean bilakatu dute, kolorerik ez dagoen lekua. Bertako biztanleek jada ezin dute loreen usainaz edo iluntzeaz gozatu. Jada ezin dute txorien txio zoragarriez gozatu eta are gutxiago itsasoak arrainez beteta ikusi. Gizon tximiniek eurek eraikitakoarekin hobeto biziko zirenaren ustearekin denak konbentzitzea lortu zuten. Baina jendeak oroitzapenak izaten jarraitzen du. Zelaiak berdeak, zerua urdina eta itsasoa arrainez beteta zegoen garaiez oroitzen dira. Ez da horrenbeste behar bizitzeko. Egin beharreko gauza bakarra galtzear dauden hori salbatzea da. Lur planeta.
NON: Arriola antzokian                            NOIZ: urtarrilak 21, 17:00etan
IRAUPENA: 50'                                          5 urtetik gorakoentzat