Hemen doakizue Interneten topa ditzakezuen hainbat baliabide.
2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna
GURASOENTZAKO HITZALDIAK
Zenbait gurasoren kezkei erantzun nahian, ikastolak hitzaldi bi antolatu ditu ikasturte hasiera honetan EBETE elkartearen eskutik. Hitzaldi bi horiek (No sabemos euskera, ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas? eta Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?) Iñaki Eizmendik eman ditu. Parte hartu duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu egin dituzuen ekarpenetatik beste ideia batzuk atera ditzakegulako; baina hitzaldietan esan bezala, kezkatzen zaituzten edo beste gairen baten interesik izango bazenute, tutoreei zein HIZPRO taldeari jakinarazi. Eskertzen dugu benetan zuen parte hartzea!
ZABU-ZIBU
Astelehen honetan Zabu-zibu saioa burutzeko aukera izan zuten HH 3-5 urteko txiki zein familiek. Bertan euskarazko jolas eta abesti multzoa ikasi zuten. Pozik aritu ziren dantza-kantari. Badakizue, lehen saioa ikastetxe bakoitzean burutzen bada ere, bigarren saio bat egongo dela guztiek batera parte hartzeko aukera izanez. Oraingoan etorri ez bazarete ere, lasai eta hurbildu azaroaren 18an izango den 2. saiora. Hori plazan izango da arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Animo eta gozatu txikiekin batera!
El pasado lunes las familias de Educación Infantil tuvieron la oportunidad de tomar parte en la primera actividad de Zabu-Zibu en la Ikastola, en la cual aprendieron canciones y juegos en Euskera. Viendo la aceptación habrá una segunda actividad que se celebrara el 18 de noviembre de 17:00 a 18:00 en la plaza de Elorrio. Animaros y disfrutar de la actividad con vuestro/as hijos/as.
2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna
DURANGOKO JAIETAN UMEENTZAKO EKINTZAK
Aste honetan hasi dira Durangoko jaiak eta bertan gaztetxoentzako hainbat ekintza egongo dira. Hori dela eta, ekintzen berri emango dizuegu asteburuan zehar aspertu ez zaitezten. Ondo pasa!
Larunbata 15
11:00–13:00 Zumba family Ezkurdin.
Antolatzailea: Durango Kirolak.
11:00–13:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin. Antolatzailea: Iñurri Eskaut Taldea.
11:00–14:00 Umeentzako jolasak TOC DE FUSTA Ezkurdin.
(Euria bada, Andra Marian).
16:00–19:00 Umeentzako jolasak TOC DE FUSTA Ezkurdin.
(Euria bada, Andra Marian).
19:00 Zirko ikuskizuna: BAMBALAK Musika Eskolako Parkean.
(Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean)
Igandea 16 UMEEN EGUNA
11:00–14:00 Haur parkea Ezkurdin.
(Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean).
11:00–13:00 Xake txapelketa umeentzat Andra Marian. Aldibereko partidak eta itsuan.
Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.
11:30 Ipuin kontalariak ingelesez 3-8 urte bitarteko umeentzat Ezkurdin.
Antolatzailea: Kids&Us.
12:30 Txupinazo txikia LA CUADRI DEL HOSPIrekin (Umeen minbizia humanizatzeko, sozializatzeko
eta ikertzeko, eta hezur-muineko donazioak bultzatzeko gurasoen elkartea) udaletxe
plazan. www.lacuadridelhospi.org
16:00–19:00 Haur parkea Ezkurdin.
(Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean).
18:00 “Kantu kolore” haurrentzako berbena Ezkurdin.
2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna
Xuxen eta Oker
Ikastolako
gurasooi:
Gogorarazten dizuegu, euskararen
erabilera hobetzeko Xuxen eta Oker dauzkagu. Honen helburua ikasleek,
haurrek edo gurasoek hobeto hitz egitea izanik. Beraz, gurasoei jakinarazten dizuegu hilean behin, ikastolako patioan zein gure webean, esaldi zuzenak eta okerrak jarriko ditugula gure pertsonaien bitartez. (Xuxen eta Oker).
Os recordamos que tenemos un grupo de trabajo para mejorar el uso del Euskera,
puesto que cometemos muchos errores en las conversaciones en la familia. Por
dicho motivo decidimos crear “ Xuxen y Oker”. Gracias a estos personajes aprenderemos el buen uso de ciertas expresiones. El principal objetivo es y sigue siendo, que
el alumnado y la familia utilicen adecuadamente ciertas expresiones.
Euskaraz
Bizi Taldea
|
||||||||||
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)