2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

20. KORRIKA

Aste honetan kaleratu dute 20. KORRIKAri buruzko bideoa. Aurten martxoaren 30etik apirilaren 9ra izango da, Otxandiotik Iruñera. Hona hemen Korrikari buruzko bi bideotxo:





Abenduko esaldi zuzentzailea


Asteburuko txikientzako agenda


"Panpinen mundu magikoa"              ELORRIO

 Panpinen Mundu Majikoa, haurrentzako zein                       LEKUA: ARRIOLA KULTUR ARETOA
familiarteko ikuskizuna da, osagai guzti hauek                     DATA: Abenduaren 18an
 biltzen dituenak: tamaina naturaleko panpinak,                   ORDUA: 17:00 
abestiak eta haurren partehartze interaktiboa,                      SARRERA4.€ / Bazkidea 3.€ 
gaurkotasun biziko pertsonaiak, hala nola Ivo 
Stankov nazioarteko artistaren emanaldia, zeinek 
Rico pailazoaren papera hartuta, zirku-ikuskizunak 
garatuko dituen haur zein heldu txundituta utziko 
dituelarik.                                                                                      
                                                                                                                    
                                                                                                                    
                                                                                                                    

 Anita Maravillas antzerki taldeak 3 urtetik gorako umeentzako Pintto, Pintto antzezlana taularatuko du aktore nahiz txotxongiloak erabiliz. // La compañía Anita Maravillas  presenta en euskera el montaje para niños mayores de 3 años 'Pintto Pintto', que incluye títeres y actores.


Toni La Salek, 3 urtetik gorako umeentzako   "Ongi etorri Olentzero" txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko du. //Toni La Sal presenta el espectáculo infantil de marionetas 'Ongi etorri Olentzero!', para niños a partir de 3 años. 




Markeliñe antzerki taldeak 6 urtetik gorako umeentzako "Euria" deituriko euskarazko antzezlana taularatuko du. // La compañía Markeliñe presenta el espectáculo en euskera para niños mayores de 6 años 'Euria'.







Euskara eguneko flashmoba

Euskararen egunean ekitaldi asko egon ziren kalean eta horietako bat flashmoba izan zen. Bertan, beste ikastetxeetako ikasle zein irakasleekin batera dantza egiteko aukera izan genuen. Bukatu dute jada ekintza horretako bideoa eta hemen duzue bideoa ikusteko linka:




2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

Euskararen astea

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, aste honetan zehar, ikastolan ekintza ugari burutu ditugu. Hona hemen, aste honetan zehar egin dugunaren argazki bilduma:

Flashmob-erako ikasten...



Altxorraren jolasean...







LH 6koen eskutik bertsoak...



 Argitxoren bisita ere izan dugu...


Eta bukatzeko ostiral arratsaldean denok batera jolasteko aukera izan dugu.



Eta oraindik ez da bukatu! Gogoratu, bihar ere jaialdi handia dugula herriko plazan. Animo eta parte hartu!




2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Durangoko Azoka


Abenduaren 2tik 6ra bitartean Durangoko Azoka 2016-k ateak irekiko ditu. Euskal kulturaren transmisiorako gunea izateaz gain, hizkuntzarekin jolas egiteko aukera ere badugu bertan. Hona hemen Saguganbarako egitaraua:  http://saguganbara.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-saguganbara  … eta Areto Nagusiko egitaraua: http://aretonagusia.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua





2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

INTERNETEKO BALIABIDEAK

Hemen doakizue Interneten topa ditzakezuen hainbat baliabide.


GURASOENTZAKO HITZALDIAK




Zenbait gurasoren kezkei erantzun nahian, ikastolak hitzaldi bi antolatu ditu ikasturte hasiera honetan EBETE elkartearen eskutik. Hitzaldi bi horiek (No sabemos euskera, ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas? eta Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?) Iñaki Eizmendik eman ditu. Parte hartu duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu egin dituzuen ekarpenetatik beste ideia batzuk atera ditzakegulako; baina hitzaldietan esan bezala, kezkatzen zaituzten edo beste gairen baten interesik izango bazenute, tutoreei zein HIZPRO taldeari jakinarazi. Eskertzen dugu benetan zuen parte hartzea!

ZABU-ZIBU




Astelehen honetan Zabu-zibu saioa burutzeko aukera izan zuten HH 3-5 urteko txiki zein familiek. Bertan euskarazko jolas eta abesti multzoa ikasi zuten. Pozik aritu ziren dantza-kantari. Badakizue, lehen saioa ikastetxe bakoitzean burutzen bada ere, bigarren saio bat egongo dela guztiek batera parte hartzeko aukera izanez. Oraingoan etorri ez bazarete ere, lasai eta hurbildu  azaroaren 18an izango den 2. saiora. Hori plazan izango da arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Animo eta gozatu txikiekin batera!

El pasado lunes las familias de Educación Infantil tuvieron la oportunidad de tomar parte en la primera actividad de Zabu-Zibu en la Ikastola, en la cual aprendieron canciones y juegos en Euskera. Viendo la aceptación habrá una segunda actividad que se celebrara el 18 de noviembre de 17:00 a 18:00 en la plaza de Elorrio. Animaros y disfrutar de la actividad con vuestro/as hijos/as.





2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

DURANGOKO JAIETAN UMEENTZAKO EKINTZAK


Aste honetan hasi dira Durangoko jaiak eta bertan gaztetxoentzako hainbat ekintza egongo dira. Hori dela eta, ekintzen berri emango dizuegu asteburuan zehar aspertu ez zaitezten. Ondo pasa! 

Larunbata 15 

11:00–13:00 Zumba family Ezkurdin. Antolatzailea: Durango Kirolak. 
11:00–13:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin. Antolatzailea: Iñurri Eskaut Taldea. 
11:00–14:00 Umeentzako jolasak TOC DE FUSTA Ezkurdin. (Euria bada, Andra Marian). 
16:00–19:00 Umeentzako jolasak TOC DE FUSTA Ezkurdin. (Euria bada, Andra Marian). 
19:00 Zirko ikuskizuna: BAMBALAK Musika Eskolako Parkean. (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean)  

Igandea 16 UMEEN EGUNA 

11:00–14:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean). 
11:00–13:00 Xake txapelketa umeentzat Andra Marian. Aldibereko partidak eta itsuan. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea. 
11:30 Ipuin kontalariak ingelesez 3-8 urte bitarteko umeentzat Ezkurdin. Antolatzailea: Kids&Us. 
12:30 Txupinazo txikia LA CUADRI DEL HOSPIrekin (Umeen minbizia humanizatzeko, sozializatzeko eta ikertzeko, eta hezur-muineko donazioak bultzatzeko gurasoen elkartea) udaletxe plazan. www.lacuadridelhospi.org 
16:00–19:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean). 
18:00 “Kantu kolore” haurrentzako berbena Ezkurdin. 

2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

NAFARROA OINEZ 2016

 Gipuzkoako ikastolen jaia pasatu da eta orain Nafarroa Oinezi egingo diogu lekutxoa. Jai giroa bermatuta izango da Bianan datorren igandean, urriak 16.

ANIMATU ZAITEZTE ETA GORA IKASTOLAK!!









Xuxen eta Oker

Ikastolako gurasooi:

            Gogorarazten dizuegu, euskararen erabilera hobetzeko Xuxen eta Oker dauzkagu. Honen helburua ikasleek, haurrek edo gurasoek hobeto hitz egitea izanik. Beraz, gurasoei jakinarazten dizuegu hilean behin, ikastolako patioan zein gure webean, esaldi zuzenak eta okerrak jarriko ditugula gure pertsonaien bitartez. (Xuxen eta Oker). 


                Os recordamos que tenemos un grupo de trabajo para mejorar el uso del Euskera, puesto que cometemos muchos errores en las conversaciones en la familia. Por dicho motivo decidimos crear “ Xuxen y Oker”. Gracias a estos personajes aprenderemos el buen uso de ciertas expresiones.  El principal objetivo es y sigue siendo, que el alumnado y la familia utilicen adecuadamente ciertas expresiones. 

                                    Euskaraz Bizi Taldea














Sarritan izaten ditugu hizkuntzari buruzko zalantzak. Hori ekiditeko edo behar dugunetan laguntzatxo bat izatea ez legokenez txarto, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara Labayru Fundazioaren hiztegia sakelan nola izan dezakegun azaltzen duen linka luzatzen dizuegu. Ea zer deritzozuen!



2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

Euskaraz biziz, eragin

Nola egin euskara beharrezko eta baliozko? Ezinbestekoa ote da? Hona hemen galdera hauei erantzuten dien eta hausnarketarako baliagarria den BERRIA egunkariko artikulu bat. 

http://www.berria.eus/paperekoa/1955/023/001/2016-09-24/euskaraz_biziz_eragin.htm


2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

KILOMETROAK 2016

AURTENGO GIPUZKOAKO IKASTOLEN JAIA, KILOMETROAK'16,  BERTAN DIRA. JAI GIROA BERMATUTA IZANGO DA BERGARAN DATORREN IGANDEAN, URRIAREN 2AN.

ANIMATU ZAITEZTE ETA GORA IKASTOLAK!!

2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

Zatoz Araba euskarazera!

Ekainaren 19an Arabako ikastolen jaia ospatuko da Agurainen. Zatoz jaiaz gozatu eta euskararen alde egitera.
Hemen duzue behar duzuen informazio guztia.
http://www.arabaeuskaraz.eus/





Euskara mokadutan!

Euskarak zaporez betetzen digu ahoa; gozoki batek ahoa gozotzen digun bezala, limoi baten garraztasuna ere izan dezake; edo elkarrizketa baten ondoren sentsazio mikatzarekin amaitu genezake. Gaur, euskaraz gain benetako zaporeak dastatu ditugu DBHkoek egin dituzten pintxo desberdinekin. Bota diezaiogun gatza eta piperra euskarari!
On egin!







2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

"Orain, konplexuagoa da gizartea, bai gazteen hizkuntz praktika ere. "


'Gu gazteok' ikerketa zuzendu du Hernandezek, 12 eta 14 urte arteko gazteen hizkuntzara eta eguneroko jardunera hurbiltzeko: euskara gazteengana eramateko proposamenak landu dituzte horren bidez.
Gazteek euskararen gainean eta hizkuntza aniztasunari buruz dituzten pertzepzio, identitate, bizipen, jarrera eta jokamoldeei buruzko gogoeta eta azterketa egiteko eskatu zion Euskararen Aholku Batzordeak Gazteriaren Batzordeari iaz. Azken hiru hamarkadetan, euskararen ezagutza eta gaitasuna batik bat, gazteen artean hazi da, eta etorkizunera begira ere horiek jotzen dira hazkundearen erantzuletzat.
Jone Miren Hernandez antropologoa eta EHUko irakaslea da (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1970) Gazteriaren Batzordearen zuzendaria, eta Gu gazteok ikerketaren emaitzak aletu zituen atzo, Donostian. Gipuzkoako hiru herritako (Lasarte-Oria, Pasaia eta Lezo) Kuadrillategi programa baliatu dute tresna gisa, eta 105 gaztek parte hartu dute.
 
 (...)
Guztia irakurtzeko ikus.
http://www.berria.eus/paperekoa/1761/010/001/2016-06-09/orain_konplexuagoa_da_gizartea_bai_gazteen_hizkuntz_praktikak_ere.htm

2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

Ibilaldia 2016, danok Durangora! Dagigun!

Gogoratu, datorren igandean, maiatzak 29, Ibilaldia 2016 ospatuko dela Durangon Dagigun lemapean. Bertan ikusiko dugu elkar!



2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Euskal Kantu Txapelketa

Euskal Kantu Txapelketa izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian maiatzaren 22an, igande honetan, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara.

Euskal kultura gurasoak dira

Tamalez, eta inbidia handiz aitortzen dut, ez zait niri bururatu zutabe honi titulua ematen dion esaldia; Unai Iturriaga (gero eta gutxiago) bertsolari eta (gero eta gehiago) irudigileari lapurtu diot Jakin aldizkariaren azken zenbakiko kontrazaleko komikitik, eta lapurtu badiot izan da iruditzen zaidalako esaldi horrek kondentsatzen dituela euskal kulturak dituen transmisio arazo gehientsuenak. Zorrotz eta umorez, gainera. Marrazkian, Haizea izeneko neskatoa negarrez ari zaio aitari Durangoko Azoka hartzen duen Landako gunearen aurrean, udaberria delako oraindik eta han ez dagoelako ez azoka, ez liburu, eta ez beste ezeren arrastorik ere. Hor dator esaldia: «Zergatik ez zara, behingoz, egia esatera ausartzen, aita: euskal kultura ez da existitzen, euskal kultura gurasoak zarete!».

Ez da erabat egia, noski, existitu existitzen delako euskal kultura udaberrian ere, eta nekez, baina topatzen dituelako gurasoez bestelako transmisio bideak ere tarteka. Fabore gutxi egingo dio kulturgintzari, ordea, esaldian egia puska handi bat ikusteari uko egiten dionak; izan ere, kendu ume bati euskal kulturaren transmisioarekin seko tematutako gurasoak, eta zer bide du euskal kulturaraino heltzeko? Eskolan egongo da irakasle entusiastaren bat, eta badaude bateko eta besteko egitasmoak, baina azterketetako erantzunetara mugatuko da maiz igurtzia. Nostalgiarako tarte gutxi, ordea, antzera izango baitzen beti. Kontua da orain tresna zorrotzagoak edukitzeko aukera dagoela, eta ordua dela desafioari behar bezala heltzeko. Bestela, karikaturazkoa izango da aurrerantzean ere egoera: euskal kultura transmititzeko politikak ez dira existitzen; kultur politika gurasoak dira.
                                                                                                   
2016-05-15 / Iñigo Astiz

2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

Tradizioa eta abanguardia eskutik helduta

Kukai Dantzaren eta Bartzelonako La Veronal taldeko Marcos Morau koreografoaren elkarlanetik sortutako Oskara ikuskizuna izango da, bihar, 22:00etan, Elorrioko Arriolan ikusgai. Jon Maya Kukai taldeko kideak zuzenduriko lana da Oskara, eta Bartzelonako El Conde de Torrefiel taldeko Pablo Gisberten dramaturgia dauka.


Maiatzaren 14an Balearen Eguna ospatuko dute Orion

Maiatzaren 14an Balearen Eguna ospatuko dute Orion. Mareak gora-behera, eguerdi partean egingo dute eguneko ekitaldi nagusia. Itsasadarran barrena ekarriko dute balea traineruek moila pareraino, eta horretarako baldintza egokiak izan daitezen marea gora izatea komeni da.

2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

"Muxua" antzezlana

Atzo, DBHko ikasleak Arriolara joan ziren "Muxua" antzezlana ikustera. Bertan, irakasle zein ikasleen bizipenak, emozioak, harremanak, homosexualitatea eta homofobia gaiak lantzen dira. Antzerki intimo bat dela esan genezake, egunerokotasunean barnean bizi ditugunak kanporatzen baititu. 

Maiatzeko idaztaraua

Gure bi munstrotxoek ondo azaltzen duten bezala ez da berdina "elkar" edo "elkarrekin".


2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

EUSKERA, ENTRA UN IDIOMA EN CASA


Familia askoren kezka eta beldurrak erantzun nahian, hona hemen Paula Kasaresen, Euskal filologo eta antropologoaren, hitzaldi interesgarria. 


MAIATZAK 8, HERRI URRATS SENPEREN

Maiatzaren 8an, Senperen, 
Herri Urrats jaia ospatuko dugu 
Euskal Herriko ikastolazale guztiok!!

JALGI lelopean, hi ere jalgi hadi euskaraz gurekin!

 "euskara, jalgi hadi plazara... jalgi hadi mundura".







Informazio gehiagorako, helbide honetara jo dezakezue!!
http://www.herriurrats.eus/

JALGI IKASTOLEN FESTARA!!

2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna

BERRIAKO SARIA!!

ARDOAREN MUSEOA

Zorionak Joseba eta familia! Zozketa egin ostean, zuek izan zarete, ardoaren museora joateko bi sarrera irabazi dituzuenak!
 Gozatu!!

EUSKAL ABESTIAK EMOTIKONOTAN

ZORIONAK TXAPELDUNEI!

LH 5-6ko ikasleek emotikono lehiaketa baten hartu dute parte. Lehiaketa horretako irabazleak LH 5eko Unax Etxezarraga eta LH 6ko Itzal Zengotitabengoa izan dira. Zorionak bikote!

Zuentzako:

Gean Gionoren "Zuhaitzak landatzen zituen gizona" eta Jon Arretxeren "Beti Iparralderantz" liburuak.



Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko ekintzak, barikuan

HERRIRIK HERRI DURANGALDEA 

 Apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta efemeride horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Iurretako eta Elorrioko liburutegiek. 



 Kale antzezlan bat eskainiko dute, Liburuaren Egunaren bezperan (apirilaren 22an), Iurretan.Vademekun antzezlana eskainiko du Debote Enbote taldeak, 11:30ean, Dantzari plazan (euria egin ezkero Olaburu frontoian izango da hitzordua).

Apirilaren 22an, baita, Oihana Etxegibelen ipuin kontalaritza saioa izango da Elorrioko umeen liburutegian. Hiru eta bost urtekoentzat ariko da, 17:00etan; eta sei eta bederatzi urtekoentzat, 17:30ean hasita. 

Bookcrossing ekimena ere burutuko dute, Elorrion, apirilaren 22an: 25 liburu aterako dituzte Liburutegiko apaletatik, eta herriko hainbat lekutan utziko dituzte, elorriarrek irakurri eta ondoren berriro kalera bueltatu ditzaten. Gainera, apirilaren 23ra bitartean Liburutegian maileguren bat egiten duten erabiltzaileen artean, bi liburu sorta zozketatuko dituzte.

Liburuaren Eguna dela-eta Elorrion antolatu duten programazioa ixteko, irakurle kluben hitzorduak izango dira, apirilaren 27an. Euskarazko irakurle klubekoek Karmele Jaioren Orain hilak ditugu liburua hartuko dute ahotan. Gaztelerazko irakurle klubekoek, bestalde, Irati Jimenezen bisita jasoko dute, Nora bere liburuaz aritzeko.